Soreasun mobila hartu zuen emakumeari oda

Amancay GaztaƱaga (Urola Kostako Hitza) 2015ko aza. 9a, 18:57

Antzeztoki ilun bat. Eszenaren eskuin aldean bi aktore. Behartsuaren bizitzari buruzko bakarrizketa bat da. Testua iluna bezain ederra. Valle-Inclanen hitzak dituzte ahoan. Ez da testu erraza... Adi gaude denbora behar baita hitz horiek entzun, barneratu eta barrua nola beteko dizuten hausnartzeko.

Isiltasun horretan mobil baten hotsa. Suabetik fuertera doan tonu horietako bat du mobilak. Aktoreak, emakumezkoa, bakarrizketan murgildurik jarraitzen du. Ahots tinkoz, telefono mugikorraren tonuarekin borrokan, Valle-Inclanen hitzei eusten die. Tonua da, ordea, nire belarriek entzun dezaketen gauza bakarra. Tonua... Mobilaren tonu horrek jan dit burua eta kontzentrazioa. Hortan dago nire gorputz osoa.

Isildu egin da. Arnasa hartzen dut, badakit zein hauskorra den aktorearen kontzentrazioa eta are gehiago aktore izateko ikasten ari direnena. Antzezlanaren zuzendaria naiz. Saiatu kontzentratzen, Amancay... Ez dakit istorioa non geratu den, berriz nire atentzioa testuan jarri dut.

Bat-batean, emakume baten ahotsa:

"Bai, bai, hemen natxion, bai, antzerkiyen".

Ondoko ahots batek:

"Tsssssss".

Aktoreak (eszena jarraitzen duen bitartean):

"Hemen zatozten Musa eta Disa, oaine norbait zuloa sartzeko prest".

Mobila duen emakumezkoa: "Bai, jungo naun afaltzea".

Ondoko beste ahots batek, haserre: "Mesedez, tssssss".

Eszenan bi pertsonaia berri sartu dira. Argi aldaketa dator Amancay, adi!

Mobila duen emakumea:

"Utzi ingoñat, e, antzerkiyan natxion da. Gero eongo gattun. Bai, gero arte, bai".

Isiltasuna. Antzezlanak jarraitu egiten du.

 

Irakurri artikulu osoa Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide