Ekainaren 5eko herri galdeketa

Erabakitzeko eskubidea festa giroan gauzatuko da igandean

Uztarria.eus 2016ko eka. 3a, 19:44

Erabaji Jaiaren kartela.

Ekainaren 5eko independentziaren gaineko herri galdeketaren bueltan hainbat kultur eta aisia ekitaldi prestatu dute antolatzaileek, Erabaki Jaia izenpean. Herriko plazan, Sanjuandegin eta Urrestillan izango dira hitzordu nagusiak, baina bozkaleku guztietan izango da zerbait.

Igandean, ekainak 5, independentziaren gaineko herri galdeketa egingo da Azpeitian, Hitzartuk antolatuta. 09:00etan hasi eta 20:00ak arte, Azpeitian erroldatutako 16 urtetik gorako guztiek izango dute Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar? galderari erantzuteko aukera, horretarako prestatuko dituzte zortzi bozkalekuetan (ikusi herri galdeketa eguneko xehetasun eta argibideak).

Bozketa izango da igandeko ardatza, baina ez osagai bakarra. Izan ere, Hitzartukoek hainbat kultur eta aisia ekitaldi prestatu dute herri galdeketaren bueltan, Erabaki Jaia izenpean, aldarrikapena era erabakitzeko eskubidearen gauzatze praktikoa festa giroan egiteko prest.

Herriko plazan, Sanjuandegin eta Urrestillan izango dira hitzordu nagusiak, baina bozkaleku guztietan izango da zerbait. Hona hemen Erabaki Jaiaren egitarau osoa:

Herriko plazan

  • 12:00. Joseba Tapia eta Morau.
  • 12:45. Bartzelonako castellers-ak.
  • 13:15. Ekitaldia.
  • 13:45. Bertsolariak: Alaia Martin, Amets Arzallus eta Beñat Gaztelumendi.
  • 18:30. Verrater.
  • 19:30. Elektrotxufla.
  • 20:15. Itziarren semeak.
  • 21:30. Emaitzak, balorazioak...
  • Amaitzeko, galdeketaren abestia joko dute herriko musikariek.

Sanjuandegin

  • 08:00. Astindu gorputzak zumban!
  • 08:30. Gaupasero argazkia eta kalejira bozkatzera!
  • 09:00. Salda badago!
  • 12:00. Dantzari txikiak.
  • 16:00. Zezen txikiak.
  • 18:30. Herri kirolak.
  • 20:00. Agur Mantangorri!

Urrestillan

  • 12:30. Dantzariak.
  • Umeen txokoa.

Bozkaleku guztietan trikitilariak, txistulariak eta kantu-poteoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide