Saninazioak 2016

Saninazioetaz gozatzen hasteko prest

Uztarria.eus 2016ko uzt. 29a, 20:45

Herriko plaza arroxaz jantzita, 2015eko txupinazoan.

Bihar, uztailak 30, hasiko diren festetarako azken prestaketa lanetan murgilduta dabil gaur Azpeitia. Zapatu eguerdian Udal Musika Bandako eta Antxieta Arkeologia Taldeko kideek botako duten txupinazoarekin hasi eta astearte goiza arte luzatuko dira aurtengo jaiak.

Saninazioak hemen dira. Bihar, uztailak 30, hasiko dira aurtengo festak. Hiru egun eta erdiz izango da zer egin, zer ikusi eta zertaz gozatu Azpeitian, goizetan hasi eta ordu txikitaraino.

Gaur, ostirala, azken prestaketa lanetan murgilduta dabil hainbat herritar; besteak beste, biharko festa hasierarako plazari itxura ematen ari dira Marea Arroxako kideak. Bihar, izan ere, eguerdiko 12:00etan udaletxeko balkoi nagusitik botako duten txupinazoarekin hasiko dira saninazioak. Udal Musika Bandako eta Antxieta Arkeologia Taldeko kideek botako dute aurten San Inazio bezperako aurreneko suziria.

Hortik aurrera, ohi bezala egitarau oparoa izango dute festek: kontzertuak, dantzaldiak, kalejirak, umeentzako ekitaldiak, zezenak eta zezenketak, ospakizun erlijiosoak eta instituzionalak... Denetarik izango da abuztuaren 2a arte herriko gune ezberdinetan, saninazioetaz gozatzeko.

Egitaraua

Hau da aurtengo San Inazio jaietako egitaraua, egunez egun:

Uztailak 30, zapatua. San Inazio bezpera

  • 11:00. Hamaiketakoa, plaza Nagusian.
  • 11:30. Saltsa Arroxa, plaza Nagusian.
  • 12:00. Txupinazoa. Herriko jaiei hasiera emanez, udaletxetik lehenengo suziria botako da. Ondoren, Azpeitiko Musika Bandak, Izarraitz Txistulari Taldeak, Biasteriko dultzaineroek eta erraldoi-buruhandiek kalejira alaiari emango diote hasiera. Aurten, Udal Musika Bandaren 150 urte betetzen dira eta 50 urte Antxieta Arkeologi taldea sortu zela. San Inazio jaietako txupinazora gonbidatu dira.
  • 12:05. Marea Arroxa, kaleetan zehar.
    Batukada, Azpeitiko kaleetan zehar.
  • 12:30. Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen-plazan.
  • 15:00. Herri bazkaria, plaza Nagusian. Jarraian, txosnen irekiera, jolasak eta zozketak txosnagunean. Jolasak amaitzean, Skandalue Elektrotxaranga.
  • 17:00. Gozo Chef tailerra: frutarekin brotxetak, txokolatea, goxokiak... Gaztetxoentzat, Alberdieneako aparkalekuan.
  • 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Zelai Luze.
  • 18:30. Zezenketa, feriako aurrena, zezen-plazan.
  • 19:00. Meza eta bederatziurrena, Loiolako basilikan. Azpeitiko herriak parte hartuz, Parrokiko Abesbatzak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak On Julian Barrenetxearen Arratseko Otoitzak eta Salbea abestuko dituzte, organista Itziar Urbieta izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean.
  • 19:00-22:30. Gau Erdi txarangaren kalejira, zezen-plazatik irtenda eta kaleetan zehar.
  • 19:30-21:30. Skandalue Elektrotxaranga, kaleetan zehar.
  • 22:00. Hartz taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 23:00. Lehenengo su festa, Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik.
  • 23:30. Txapelpunk taldearen kontzertua, plaza Nagusian.
    Bide Batez taldearekin erromeria-dantzaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.
  • Gauerditik aurrera, Ziribulio Sound (Glaukoma taldeko Juantxo eta haren lagunak), Orkatzen.
  • 01:00. Pornox taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 02:30. Huntza taldearekin erromeria, txosnagunean.

Uztailak 31, igandea. San Inazio eguna

  • 09:00. Goiz eresia, herriko Musika Bandaren, Biasteriko dultzaineroen eta Izarraitz Txistulari Taldearen eskutik.
  • 10:10. Udal ordezkariak korporazioan joango dira parrokiara.
  • 10:30. Prozesioa, Alde Zaharreko kaleetan.
  • 11:00. Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, meza nagusia, Kepa Susperregi Azpeitiko parrokoarekin eta herriko apaizekin. Parrokiko Abesbatzak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak Jose Maria Altunaren Olazko Amari meza eskainiko dute, organista Mikel Arenas izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean.
  • 12:00. Urolatarrak txaranga, kaleetan zehar.
  • 12:30. Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen-plazan.
    Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Arno.
  • 13:00. Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.
  • 14:30. Txomingero bazkaria, Erdikalean.
    Bazkalondoren, Eonian Elektrotxaranga kaleetan zehar.
  • 17:00. Gaztetxoentzako jolas parkea, Alberdieneako aparkalekuan.
  • 17:30. Oinatz Elkarte Animalistaren kontzentrazioa, zezen-plaza aurrean.
  • 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Arno.
  • 18:30. Zezenketa, feriako bigarrena, zezen-plazan.
  • 19:00. Oria txaranga kaleetan zehar.
  • 22:00. Izeberg taldearen kontzertua, txosnagunean.
    Ondoren, Ernairen ekitaldia.
  • 23:00. Eskuzko pilota jaialdi profesionala, Izarraitz pilotalekuan, Aspe eta Asegarce enpresetako pilotariekin. Antolatzailea: Ilunpe Pilota Elkartea.
    Bigarren su festa, Pirotecnia Caballer etxearen eskutik.
  • 23:30. EH Sukarra taldearen kontzertua, plaza Nagusian.
    Egan taldearekin dantzaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.
    Esne Beltza Sound System, Orkatzen.
  • 01:00. Humus taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 02:30. Verrater taldearen kontzertua, txosnagunean.

Abuztuak 1, astelehena. San Inazio bigarrena

  • 09:00. Goiz eresia, Izarraitz Txistulari Taldearekin, Azpeitiko Musika Bandarekin eta Biasteriko dultzaineroekin.
  • 10:00. Elkarretaratzea, Loiolan.
  • 10:15. Herriko agintariek ongietorria udaletxean Eusko Jaurlaritzako kideei eta Gipuzkoako Foru Aldundikoei.
    Ondoren, korporazioan joango dira Loiolako basilikan egingo den meza nagusira.
  • 11:00. Meza nagusia, Loiolako basilikan, herriko apaizekin eta Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillarekin. Bertan, Parrokiko Abesbatzak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak Jose Luis Frantzesenaren Jasokunde Meza abestuko dute, organista Jose Luis Frantzesena izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean.
    IX. Bakailao Txapelketa, plaza Nagusian.
  • 12:30. Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen-plazan.
    Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Lopene.
  • 14:30. Herri bazkaria, Berdura plazan.
  • 17:00. Mus Txapelketa, Sanagustin kulturgunean (16:30ean irekiko da izen-ematea, kulturgunean bertan).
  • 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Lopene.
    Bapatean Zirko taldearen antzerki emanaldia, Perez Arregi plazan.
  • 18:30. Zezenketa, feriako hirugarrena, zezen-plazan.
  • 19:00. Emakumeen eskuzko pilota jaialdia, Frontoi Txikian. Antolatzailea: Ilunpe Pilota Elkartea.

    Lehenengo partida: Alaitz Badiola (Azpeitia)-Ainitze Labaien (Amezketa) vs Maite Iriarte (Azpeitia)-Alazne Inziarte (Oiartzun); bigarrengo partida: Olaia Bikendi (Azkoitia)–Patri Espinar (Hernani) vs Eneritz Arrieta (Azkoitia)-Miriam Arrillaga (Zubieta)
  • 18:45. Los Pasai txarangaren emanaldia, zezen-plazatik irtenda, kaleetan zehar.
  • 22:00. Rodeo Stoner taldearen kontzertua, txosnagunean.
    Ondoren, ekitaldi feminista.
  • 00:00. Ken Zazpi taldearen kontzertua, plaza Nagusian.
    DJ festa, Olazko Andre Mariaren plazan.
  • 01:00. Joseba B. Lenoir Gang-en kontzertua, txosnagunean.
  • 02:30. Pelax kontzertuan, txosnagunean.

Abuztuak 2, asteartea

  • 06:00. Incansables txaranga, kaleak alaituz.
  • 07:30. Zezena, Done Jakue kalean.
  • 08:30. Gaupaseroen argazkia, plaza Nagusian. Jarraian, gosaria.
  • 09:00. Suziri eta danbatekoen bidez, 2016ko herri jaien amaiera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide