Iazko ikasturtea Parisen eman nuen, euskara eta euskal kultura irakasten Sorbona unibertsitateko ikasleei. Mugak nonbait jarri behar, eta euskal horrekin euskaraz sortutako kulturara gerturatu nahi izan nituen. Ez nuen izan imajina dezakezuen leporaino beteriko auditoriorik niri entzuten, baina dozenaka atzerritarri gure hizkuntzaren eta kulturaren oinarriak eman nizkien. "Seguru ja gu baino gehiago dakitela euskal kulturari buruz" esan zidan behin lagun batek, eta baietz egin nion buruaz, harro. "Eman ta zabal zazu", bere apoteosian.
Bestelako publikoa dut aurten, 11-14 urte bitarteko donostiar nerabeak. Ikasturte hasierako fitxan, galdera ustez sinplea, gurasoekin komunikatzeko hizkuntzaren gainean: "Zure gurasoak euskaldunak dira?". Hogeita sei ikasle eta hogeita zortzi esku altxata: "Nire aita Donostiakoa da baina ez daki euskaraz", "nire ama Ekuadorekoa da baina euskaraz badaki pixka bat", "nire gurasoak Euskal Herrikoak badira, euskaldunak izango dira ba, ez?". Hasperen egin dut. "Jarri nahi duzuena". Lehenengo hitza euskaraz egingo diet eta datorrela datorrena.
Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.