Almidoi iraunkorra

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aizpuru 2019ko ots. 1a, 10:42

Aitziber Aizpuruk Uztarria aldizkariaren 2019ko urtarrileko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honako hau

Landareek almidoi moduan gordetzen dute duten energia. Patata, batata, arroza edo hainbat zereal prestatzen ditugunean, almidoi hori eraldatu egiten da eta oso bioerabilgarri bihurtzen da.

Gure entzimek erraz dijeritzen dute almidoia, eta zelulak berehala baliatzen dira horretaz. Prestatu berriak diren patata, arroza, oloa... almidoiz beterik izaten dira, eta gorputzak oso erraz xurgatzen ditu. Dena den, hori aldatu egiten da jakiak hozten baditugu. Egitura zeharo eraldatzen zaie eta digestio prozesua oztopatzen duen almidoia eratzen da. Ondorioz, entzimak ez dira gai almidoia dijeritzeko (glukosa puskatzeko), eta gure heste-mikrobioentzat erabilgarri gelditzen da.

Almidoi iraunkorrak prebiotiko moduan jokatzen du. Fermentatzerakoan gas eta gantz azido desberdinak sortzen dira; butiratoa da horietako bat (funtzio antiinflamatorioa du). Egun dibiosis gaixotasuna asko ugaritu da, butiratoa sortzen duten bakteriak galdu direlako eta almidoi iraunkorrak bakteria hori gehitu dezakeelako. Gehiegizko pisu eta gizentasun kasuetan garrantzia handia du horrek, inflamazio kronikoarekin lotuta dauden patologiak baitira. Almidoi iraunkorrak butiratoa sortzen laguntzen du, funtzio antiinflamatorioak dituen azidoa baita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide