Artea eta ezkurrak

(Jose Luis Otamendi, 'Berria') 2020ko uzt. 28a, 10:57

Bakardadearen kapera.

Jose Luis Otamendik Nicolas Saez Elola hizpide izan du Berria egunkarian argitaratu duen iritzi artikulu honetan.

Noiz arte dago zaindu beharra memoria kolektiboa? Ahanzturaren epaiek ebazten al dute aldiro gogora ekarri beharrekoak zeintzu diren, eta zeintzu akorduaren putzuan jo daitezkeen galgarri? Zelan begiratu gure aurrekoek betiko utzi dizkiguten eraikin, monumentu eta oroigarriei? Zer hondar, zer lohi dakartza ondareak berekin?

George Floyden hilketak gertutik erasan gintuen duela hilabete bi, eta askoren barruak inarrosi era bai denean. Harrezkero arrazakeria eta poliziaren desmasiak ez ezik, zenbait konkistatzaile eta esklabistaren irudi eta ospea galdera ikur handien pean paratu izan da berriz.

Hala maiztu ditugu berriro Elkano, Urdaneta, Legazpi, Oñate eta enparauen izenak. Haiei eskainitako monumentuak, estatuak, oroigarriak, idulki gaineko gorespen aipuak...

Ni etxetik, Azpeitiko zokotik hasi naiz begira, eta atoan Nicolas Saez Elolaren figura berritu zait ondoko galderekin: zerk bereizten ditu artea eta ezkurrak?; piztia eta ederra bana al daitezke? Eta sortu zait, lokalismo motzetik hara Elolaren kasuak beste nonbait ere erne ote dezakeen argi pindarrik. Azkenean burubide horrexek adoretuta uztartu ditut Cajamarca eta Azpeitia.

(Jarraitu irakurtzen Berriaren webgunean)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide