Ezer ez duzunean

Erabiltzailearen aurpegia Eider Agirre 2021ko urt. 7a, 17:03

Eider Agirrek Urola Kostako Hitza egunkariko Puntuka atalerako idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Hedabide honetan idatzitako azken artikuluan aipatu nuen joan zen ekainean, pandemiaren erdian, Espainiako estatuan, 1.383 etxegabetze eman zirela. Mila etxegabetze baino gehiago. Mila familia baino gehiago kale gorrian, pandemia baten erdian, krisialdi basati baten erdian. Etxegabetze horiek inork gutxik ulertuko ditu pandemiaren ondorio gisa, azken hamarkadetan gure aurrean ikusi dugun espekulazio eta pribatizazio prozesu baten jarraipena baitira. Basakeriarik latzenaren adibide gordinenak muturrean jo zigun duela egun batzuk: kale eta negu gorrian zegoen pertsona bat hilik aurkitu zuten Zarauzko parke batean, Gabon gauean, jende ugari Gabonak ospatzen ari zen unean. Zein isilik pasatzen diren horrelako gertaerak. Une horretan Neguetxea irekita mantentzea beharrezkoa ez zela ziotenekin gogoratu nintzen…

Urrun daude gaztetatik etxebizitza lortu eta independizatzeko aukerak existitzen ziren garaiak. Gaur egun, etxebizitza eskubidea existitzen dela dioenak, barre egiten du esaldia amaitzean. Eskubidea ez baita paper batean idazten den zerbait; eskubide bat aitortzeak ez baitu ezer balio ez badaude hura bermatuko duten baliabideak edo gaitasunak. Zentzu horretan, poztekoa da alarma egoerak dirauen bitartean etxegabetzeak eta hornidura mozketak debekatzen dituen dekretua indarrean jarri izana. Zoritxarrez, ordea, epe oso motzeko dekretua izango da hori, testuinguru jakin bati erantzungo diona. Eta gero zer? Zer gertatuko da behin behineko dekretuaren ostean etxetik bota nahi dituzten familiekin? Aipatutako dekretuak pandemia egoerari erantzuten dio, baina arazoa ez da pandemia garaikoa.

Jarraitu artikulua irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide