Sorrera: 1977.
Egoitza: Dinamoa sormen gunea, Soreasu, 1. solairua.
Atari digitalak:
Harremanetarako: aae.azpeitikoargazkielkartea@gmail.com.
Historia: Azpeitiko Argazki Elkartea 1977an sortu zen, sansebastianak igaro eta segituan. Soziedadeetan egiten zituzten bilerak: Lagun Onaken, Txalintxon, Arkaitzan... Alde horretatik, nahikoa arazo ibili zituzten. Material aldetik ere, buruhauste batzuk bazituzten orduan: garai hartan materiala lortzea ez zen gaur egun bezain eskuragarria, eta Ipar Euskal Herrira joan behar izaten zuten. Argazkiaren arloan, Euskal Herriko elkarterik zaharrenetakoa da Azpeitikoa. 1984an Azpeitiko Udalak lokal propio bat izateko aukera eskaini zion, eta, hori baliatuz, kuartel zaharreko eraikinean biltzen hasi ziren, herriko beste kultur talde batzuekin batera. Gerora Telefonica zaharreko eraikinean jarraitu zuten. 2019ko urritik egoitza berrian dago: Dinamoan.
Jarduera: nagusia:
- Imanol Elias sokamuturra argazki lehiaketa (2006tik).
- Udaberriko argazki rallya (1997tik).
- Udazkeneko argazki rallya (1989tik).
- Mendiko argazki rallya (1995etik 2019ra).
- Gau Txori gaueko argazki rallya (2010etik).
- Santomasetako argazki lehiaketa (2009tik).
- Elkarteko kideen arteko barne lehiaketa 12x12 (2009tik).
- Irurena Group enpresarekin elkarlanean, argazki lehiaketa (2019an).
- Tren Museoarekin elkarlanean, argazki lehiaketa (2012an).
- Azoka Herritik barne, 'kale argazki estudioa'.
- Sokamuturra argazki liburua (2018an).
- Euskal Herriko Argazkilarien Topaketak (bi urtetan).
Ikastaroak:
- Barne heziketa. Elkarteko kideen bitartez edota hainbat euskal argazkilarik zuzenduta.
- Herritarrentzako, Oinarrizko Argazkigintza ikastaroak.
Erakusketak:
- 2017an, Hazparne-Azpeitia harremanen barne, bi herrietan Azpeitiko festak gaiarekin; 2019an, Pepe Gil argazkilariaren bilduma; 2019an, Irurena Group lehiaketako argazkiekin.
- Urterokoak, Betharram,, Foru eta Sanagustin erakusketa aretoetan: sokamuturra, Argizaiola, saninazioetako zezenketen argazkiak, Gipuzkoa saria, santomasetako argazkiak eta 12x12 barne lehiaketako bildumak.
Lankidetzak: Lagun Onak Mendi Bazkuna, Ikasberri krosa, Azpeiti Cup, Itsasi Euskal Kultur Elkartea eta Azpeitiko Udala.
Elkarrizketa (2022-9-30, Uztarria.eus). Hiru esan:
- “Lehiaketak, erakusketak, hitzaldiak, rallyak, ikastaroak… Badugu martxa pixka bat urtean zehar".
- “Herriari zerbitzu grafiko bat ematen dio Azpeitiko Argazki Elkarteak, eta zerbitzu horrek balio historikoa eta dokumentala du, ondare bat da”.
- “Elkartean gizonezkoak gara ia denok. Ea gero eta emakume gehiago animatzen diren parte hartzera elkartean edo gure ekinbideetan. Gazteak ere animatu nahi ditugu”.