Sorrera: 2011.
Egoitza: Urrestilla, Elizatze 2.
Atari digitalak: Youtube
Harremanetarako: erabakiprodukzioak@gmail.com, Asier Sustaeta (asustaeta@gmail.com).
Historia: Natasha Films (1999) eta Nazkau Ez Produkzioak taldeek bat eginda sortu zuten Erabaki Produkzioak, 2011n. Lehen lana berehala aurkeztu zuen: Oinaze egoitzak (2012), Gurutze Eizmendi, Erika Olaizola eta Iñigo Aranbarri aktoreekin egindakoa. Erabaki-ren helburu nagusia zinema eta bideogintza indartzea da. Beste xede batzuk: film laburrak ekoiztea, esparru eta ikuspegi berezi batetik; zinema eta bideogintzako joera berrien ildoa lantzea; eta bere lanak herriari erakustea. Proiektu bat nabarmendu daiteke guztien artetik: Korosagasti film luzea. 2016an martxan jarri eta 2020an ikusi zuen argia. Herriko beste zenbait eragileren laguntzaz, Beizamako Korosagasti baserriko istorioa filmaratu zuten eta berrehun lagunetik gora inplikatu ziren lanean.
Lanak:
- Film laburrak: Oinaze egoitzak (2012), Aio (2013) eta Kronos (2015).
- Film luzea: Korosagasti (2020).
- Bideoklipak: 12 Tribu taldea (Zaldi zuria kanta), Fundiziyue (Hilda nayo), Auzoko Prexkuek (zuzenekoa), Tiobibo, Ezinean (Erreta, Galdera ikurrak, Emakume, Kaotik tour, Berriz). Leok (Urolako trena) eta Kasik (Itzaltzen).
- Zuzeneko musikalak: Nirvana Unplugged In Azpeitia (2014) eta Olentzero badator (2014).
- Iragarkiak: EHNA, Bertan elkartea, Azoka Herritik, ElkarMedia digitalizazioa, Azpeiti ON.
- Aurrez, Natasha Filmsen lanak: Recordman (1999-2000); Bazkaria poxpolotan (2000-2001) eta Bailara (2002-2003).
Elkarrizketa (2023-2-16, Uztarria.eus). Hiru esan:
- "Gu maila edo eskala txikiagoan aritzen ohituta geunden, eta ez zen erraza izan Korosagasti film luzeari aurrea egitea. Baina esango nuke apustuak ondo irten zuela".
- "Korosagasti-ren esperientzia, hurrengo lanaren prozesuaren gestio aldetik etorriko litzaiguke ondoen".
- "Korosagasti-n ia 90 lagun azaldu ziren pantailan, eta %75 inguru azpeitiarrak ziren. Jendea biltzen da proiektuetara".