Sorrera: 2000.
Egoitza: Dinamoa sormen gunea, Soreasu.
Atari digitalak:
Harremanetarako: erniarraitz@gmail.com.
Historia: 2000. urtean, Azpeitiko, Errezilgo eta Zestoako lagunek, Herriarteko Txapelketa jokatu berritan, elkarte bat sortzea erabaki zuten. Gaur egun, Azpeitiko, Azkoitiko, Errezilgo eta Zestoako bertsolari, bertsozale eta bertso ikasleak dabiltza elkartean, eta lan eremua herri horietara mugatzen da, batez ere. Helburuak: bertsolaritzari eskolatik hasi eta helduen garaira arte laguntzea; herriotan bertsoaren suari bizirik eustea; bertsozale berriak sortzea; eta, nahi eta ahal dutenei, bertsolari izateko aukera eskaintzea. Ez dago bazkidetzarik eta dauden karguak sinbolikoak dira.
Jarduera:
- Bertso Astea. Bi urtez behin. Hitzaldiak, bertso saio bereziak, bertso poteoak, eta abar.
- Bertsolari Gazteen Erniarraitz Sariketa. Bi urtean behin, Bertso Astea egiten ez den urtean.
- Gabon eskea. Urtero, Gabon egunean, helduen pare talde bat osatzen dira, baserriz baserri eta etxez etxe koplari ibiltzeko.
- Bertso saioak. Urtean, modu finkoan, saio bana Azpeitian, Azkoitian, Errezilen eta Zestoan, eta gero, sor daitezkeenak.
- Hasiera garaietan Bertso Parranda ere antolatzen zuen, bi urtetik behin, taldekako txapelketa berezia. Saioak tabernetan izaten ziren, eta bertsolariek eta sasi-bertsolariek hartzen zuten parte.
Liburua: Oroitarri (2008).
Elkarrizketa (2022-9-26, Uztarria.eus). Hiru esan:
- “Normalki, hitzarekin jolas egitera etortzen da jendea bertso eskolara, eta lagun girora. Batzuk ez badira gai bat-batean botatzeko bertsoa, haiekin idatzizkoa lantzen dugu. Dena dela, indarrik handiena bat-batekoan jartzen dugu”.
- “Bertsoarekin jolas egiten erakusten diegu eskolan. Gainera, zaletasuna sustatzen diegu, eta bertsolaritzako harrobia landu nahi dugu, gai jartzaileak edota bertsolariak atera daitezen”.
- “Pandemiak bertsolaritzako kaleko edo tabernako giroari ere eragin egin dio: estankatu bezala egin da. Ea Txapelketa Nagusiaren olatuak kaleko giro hori pizten laguntzen duen”.