Sorrera: 1995.
Egoitza: Azpeitiko Ikastola Ikasberri, Loiolako Inazio hiribidea 26.
Atari digitalak:
Harremanetarako: Igor Aranbarri (igoraranba@gmail.com).
Historia: ikastolen mugimendua Urola bailaran 1965-1966koa da; orduan hasi ziren lokalez lokal ikastola sortzen. Hezkuntza zerbitzuak ez zituen asetzen hainbat guraso eta irakasle mugitzen hasi ziren, ikastolen mugimendua sortzen. Urratsez urrats, hezkuntza euskalduna eta mistoa sortu zuten, euskal kultura oinarri hartuta. Kooperatiba sustatu zuten, gurasoek jabetzan eta gestioan parte hartuz. EAEko publifikazioaren ondoren, ezarri zen bideari uko egin eta 1995-1996 ikasturtean Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba sortu zuten bailarako 625 ikasleren gurasoek. Hezkuntza proiektu bat oinarri, zerbitzuak eta ekinbideak ere baditu ikastolak; besteak beste, kulturakoak.
Jarduera: tailerrak (antzerkia, dantza, trikitixa, panderoa) eta ekitaldiak (inauteriak, Santa Ageda eskea).
Elkarrizketa (2023-2-7, Uztarria.eus). Hiru esan:
- “Urte osoan euskal kultura presente dugu ikastolaren proiektuan eta jardueran. Izan ere, ikastola bezala ere badagokigu euskal kulturaren eta hizkuntzaren transmisio lana egitea”.
- “Ikastolako kultur taldea azpitalde ezberdinetan banatzen da, antolatu beharreko festaren arabera. Adibidez, euskal inauterien jaialdia mailaka antolatzen dugu, eta irakasleek hartzen dute ardura, bakoitzak berea”.
- “Euskal Herrian antzinatik egin izan dira inauteriak, herri askotan. gureak dira festa hauek, gure tradizioa da, eta gehiago ezagutzea eta berreskuratzea nahi izan dugu”.