Kultur taldeak

Kantujira

Azpeitiko Kultur Mahaia 2022ko api. 14a, 10:00

Sorrera: 2011. 

Egoitza: Baigera I, Enparan kalea 6.

Harremanetarako: Arantxa Orbea (araorbea@hotmail.com), Kontxita Martija (kmartija47@gmail.com).

Historia: udalak 2011n erabaki zuen orduko saninazioetan gaztetxeak eta Baigerak botatzea festei hasiera emateko txupinazoa, eta biok pentsatu zuten egun hartan kalean ere elkarrekin ibiltzea, kantuan. Une hura jo daiteke Kantujiraren hasiera modura. Geroztik, talde txiki batek elkartzen segitu zuen. Euskal kantak dituzte ardatz, euskal nortasuna aldarrikatzea dutelako helburu, eta, urteen poderioz, errepertorioa zabaltzen joan dira. Kantutegiaren liburuxka bat ere osatu zuten, 2019an; 300en bat abestirekin.

Jarduera: kaleko eta egoitza batzuetako (Zaharretako eta Eguneko Zentroko, adibidez) emanaldiak, festetako parte hartzea (Eliz kalea, Nuarbe, Loiola...), edota Iruñeko sanferminetako eta Hazparneko irteerak.

Liburua: 300en bat kantu. 2019an argitaratu zuen Kantujirak.

Elkarrizketa (2023-1-26, Uztarria.eus). Hiru esan:

  • “2011n sortu zen taldea. Hasieran Baigerako zeozer balitz bezala funtzionatzen zuen. Gero jende berria eta gazteagoa sartzen joan zen, eta taldea zabaldu egin zen”.
  • “Modu finkoan, 25 lagun aritzen gara Kantujiran. Azkenaldian jende gehiago ari da animatzen”.
  • “Zuzendaririk ez dugu. Kantuen zerrenda egiten dugu, baina gero, saioan bertan gaudela, ez dugu beti zehatz-mehatz betetzen. Beti ateratzen dira proposamenak. Ondo pasatzen dugu”.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide