Sorrera: 2002.
Egoitza: Dinamoa sormen gunea, Soreasu.
Atari digitalak:
Harremanetarako: Manuel Agirretxe (manuagirretxe@hotmail.com), Mirari Bereziartua (mirariba@gmail.com).
Historia: Helburuak hauek jorratzeko sortu zen Urolakoen Napar Zuzterrak, 2002an:
- Euskal Herriko historiarekin zerikusia duten gaiak jorratzea, historia bere zentzurik zabalenean ulertuta.
- Euskal Herriaren iragana ezagutzea ezinbesteko baldintza da, taldearen ustez, “aurrera begira gure etorkizuna herri bezala geuk proiektatzeko”. Uste du hori dela herri baten oinarrian dagoen nortasun agiria, eta horri erantzunak bilatzen saiatzea dela taldearen eginkizun nagusia. “Bere iragana ezagutzen ez duen herri batek nekez izango ditu bere etorkizuna erabakitzeko tresnak bere esku”. Hala, Euskal Herriko egunerokotasuna ulertzen eta zentzua ematen lagungarri lirateken pasarteak eta gertaerak aztertzea da taldearen egitekoetako bat, gure arbasoen garaiko zenbait gertaera esanguratsu ezagutuz eta testuingurua aztertuz, eta ondorioak ateraz.
- Beraz, memoria lantzea ezinbestekotzat du. “Euskal Herriak, subejktu politiko modura ulertuta, bere ibilbidea ezagutu eta ezagutza horretan oinarritutako memoriaren jabe izan behar du”.
Jarduera: Urola mailako sustapena, hitzaldiak, mahai inguruak, ekitaldi nazionalak (urteroko Noaingo martxa, Nafarroako konkistaren inguruko kongresuak, Nafarroa Bizirik plataforma...), material salmenta.
Elkarrizketa (2022-11-21, Uztarria.eus). Hiru esan:
- “Nafarroako estatua izan zela gogorarazi nahi izaten dugu. Euskaldunok sekula ez diogu egin uko gure burujabetzari. Zapaldutako, indarrez konkistatuko eta menperatutako herri bat gara”.
- “Urolakoen Napar Zuzterrak taldeko kideok ez gara historialariak, baina historiari sekulako garrantzia ematen diogu, eta horretaz dakitenak ekartzen ditugu hitz egitera”.
- “Hezkuntzan eragiteko asmoa daukagu, Asisko Urmenetak Amaiurkoari buruz ateratako komiki liburuarekin. Gazteenga nola ailegatu, gure arbasoengandik jaso dugun ondarea haientzat erakargarri nola egin da helburu bat”.