–Ba nik gauza bat zaukeat kontatzeko. Txarra.
Azkoitiko Lidl-era ko bidean. Ta neri aurpegia ilundu omen zitekan.
–Lasai, ez dek minbiziye. Baina... antzerakue. Ez natxiok ondo, Iñigo.
–Zer daukek?
–Ansiedadea, insomnioa.. pastillak hartzen hasi nauk.
Ta lasaitu nitxuan. Nere ezjakintasunean, ez zala horren grabea pentsatu nian. Pastillek euren lana egingo zutela, era magiko baten, aste batzuk egongo hintzela gaizki belauna okertu izan balitzaik bezala. Denborak erakutsi zik ze oker nengon...
Hurrengo 24 egunetan behin ta berriz, BEHIN TA BERRIZ, errepikatu hidaan ze gaizki hengoen. Orduan bai, larritzen hasi nitxuan. Egunak pasa, pastilla magikoen kopurua igo, ta hi gero ta okerrago. Ta hasi hintzan aipatzen "jutearen" ideia. Baina askotan zin egin hidaan ez huela egingo. Nik mesedez eskatu nian ez juteko inora. Hala ere, nahiko konfiantza handia natxeukean aurre egingo hiola egoerari, garai txar bat besterik ez zala, danok euki ditugun bezala. Oker nengoen, hirea ez huan "garai txar bat", hi puskauta hengoan.
Hik ez huan hil nahi, Ogro. Hik bizi nahi huan. Hi ez haiz inora jun. Hi eraman haute. Hi gaixotasunak eraman hau, heure borondatearen kontra. Esaten hidaan: beitu jende hori, ze zoriontsu dauden, bizitza bat zaukeabe, ta nik ezin.
EZIN
"Ezin" hitza erabiltzen huan. Bizitza euki nahi eta ezin. Hori dek gaixotasun bat. Gaixotasunak puskatu zian burua era baten guk ezin duguna ulertu, zirrosiak gibela puskatzen duen bezala.
Hik ezagutzen dekan lagun batek esan zuen bezala: Nik etzekiat zeruak existitzen duen, baina infernuak bai existitzen dik eta hi, Ogro, jadanik ez hago infernuan. Infernu hontan gu geundean, hire lagunok, gu eukiko gintuan infernu hau zeru bilakatzeko. Baina infernua huan azken finean. Hori dek gaixotasunaren muina.
Hitz hauek pertsonalki esango nizkian, baina hemen jartzea nahiago, nola "on the cloud" dagoen, hi hagoen tokitik gertuago ta errexago jasoko dituk. Ea hola, hirekin telematikoki hitzegiten, "normaltasun berrira" ohitzen naizen...
Ta.. bueno, ba hau hikaz idatzi diat. Hik irakatsitakoa. Oin fishikaren bigarren zatia falta dek:
Oin hagoen dimensio hartan, Calabi-Yau zein zirkularra, konpaktifikauta zein extensoa, K3 zein T4, aurkitu ezak hire bibratzeko modu normala zein guk hemen, geure lau dimensiotako mundu xume hontan ikusiko degun, ez partikula bat bezala, baizik eta izar baten eremu kuantikoa.
Iñigo Urizar
Kabezerako fisikaria