Magia tailerrarekin hasi da Txisteratik

Urtzi Oteiza - Maialen Etxaniz 2023ko urr. 4a, 13:11

Atzo hasi zen Txisteratik egitasmoaren aurtengo edizioa, magia ikastaroarekin. Xixka elkarteko Edu, Marsell eta Txispi magoek eskaini zuten tailerra, eta askotariko trikimailuak egiten irakatsi zuten Dinamoa sormen gunean. Gaur jarraituko dute tailerrarekin. Edu magoaren arabera, Azpeitian badago magiarako harrobia eta zaletasuna. Datozen egunetan hainbat emanaldi eta ikuskizun izango dira Txisteratiken barruan. 

Magia ikastaroarekin hasi da Txisteratik jaialdiaren aurtengo edizioa. Atzo, asteartez, ekin zioten tailerrari Xixka taldeko kideek Dinamoa sormen gunean, eta haurrek askotariko ariketak eta trikimailuak ikasteko aukera izan zuten. Gaur jarraituko dute tailerrarekin, eta datozen egunetan izango da zeregina eta zertaz gozatua magiaren bueltan.

Txan magoaren emanaldia izango da bihar, ostiralean gazteen gala, larunbatean gertuko magia eta igande arratsaldean gala nagusia eskainiko dute Soreasu antzokian. Txinako Huang Zhengek, Azpeitiko Iagomagok, Kanarietako (Espainia) Hector Manchak, Elgoibarko (Gipuzkoa) Nialak eta Bilboko (Bizkaia) Peio Rivasek parte hartuko dute igandeko Txisteratik gala nagusian.

Hona hemen datozen egunetako egitaraua, osorik: 

Bihar, urriak 5:

  • 18:00etan, Txan magoaren Magiaz blai ikuskizuna, Soreasu antzokian. Emanaldirako sarrerak eskura daitezke dagoeneko, hemen.

Ostirala, urriak 6:

  • 22:30ean, gazteen gala, Sanagustin kulturgunean. Honako mago hauek igoko dira oholtza gainera: Eneko Gutierrez, Iagomago, Julen magoa eta Maria Arandia. Saio horretarako sarrerak ere salgai daude, lotura honetan.

Larunbata, urriak 7:

  • 12:30etik 14:00etara, gertuko magia, Alde Zaharrean zehar. 

Igandea, urriaren 8a:

  • 19:00etan, Txisteratik gala nagusia, Soreasu antzokian. Honako mago hauek parte hartuko dute saioan: Huang Zheng, Iagomago, Hector Mancha,  Niala eta Peio Rivas. Hemen eskura daitezke galarako sarrerak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide