Ekintzaileei eta negozio txikiei zuzendutako formazio saio berriak antolatu ditu Iraurgi Berritzenek

Iraia Oteiza 2024ko urt. 25a, 13:06

Otsailetik maiatzera bitartean eskainiko dituzte prestakuntza saioak, eta enpresaren kudeaketa zein digitalizazioa hobetzera bideratuta egongo dira horiek. Saioetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago dagoeneko.

Eskualdeko ekintzaileei eta negozio txikiei zuzendutako formakuntza eskaintza berria ezagutarazi du Iraurgi Berritzenek. Saio horiek enpresaren kudeaketa zein digitalizazioa hobetzera bideratuta egongo dira, eta helburu horiek lortzeko, egunerokotasunean erabili ahal izango dituzten erreminta eta estrategiak izango dituzte aztergai. Otsailetik maiatzera bitartean, guztira lau formakuntza ikastaro eskainiko dituzte.

Hona hemen eskainiko dituzten prestakuntza saioen inguruko informazioa:

  • Otsailak, 14, 21, eta 28: Nola garatu zure negozioaren komunikazio plana formakuntza, PKF Attest Aholkularitzaren eskutik. Azkoitiko Intsausti jauregian, 09:00etatik 12:30era.

  • Martxoak 21: Chat GPT: edukiak sortzeko erreminta saioa, Ingeniariak Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoaren eskutik. Azpeitiko Basazabal jauregian, 14:30etik 16:30era.

  • Apirilak 17: Instagramerako argazki tailerra saioa, Momentu Argazkiak-en eskutik. Azpeitiko Basazabal jauregian, 14:30etik 16:30era.

  • Maiatzak 15: Identifikazio Digitala: Administrazio Publikoarekin harremantzeko bidea saioa, Ingeniariak Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoaren eskutik. Azkoitiko Intsausti jauregian, 14:30etik 16:30era.

Formakuntza eskaintza hori KLINK Bide eta ERAIKILAN programen barruan dago. KLINK Bideren helburua eskualdeko ekintzaileen ibilbidean bidelagun izatea da, beharrezko baliabideak beren eskura jarriz. Aldiz, ERAIKILANen xedea, eskualdeko Eraikuntzako gremioen lehiakortasuna sustatzea eta eskualdatze prozesuak ahalbideratzeko ekintzak gauzatzea da.

Saio horietan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da izena ematea. Horretarako, Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza Arloarekin jarri beharko da harremanetan Alazne Larrañagari 688 71 87 77 telefonora, edota Ione Eizagirreri 688 60 12 99 telefonora deituta.

Formakuntzen inguruko informazio gehiago, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide