Eduki babestua

DBH eredu berria Iraurgin, Proiektu Bidezko Ikaskuntza eta erronkak uztartuz

Erredakzioa 2025ko ots. 12a, 10:00

Egiteko modu horren onurei dagokionez, ikasleek pentsamendu kritikoa garatzen dute, arazoei irtenbide berriak bilatuz.

Proiektu Bidezko Ikaskuntzan (PBI) erronka edo galdera erreal eta esanguratsu bati erantzuteko proiektuak garatzen dituzte Iraurgi ikastetxeko ikasleek. Horretarako, diziplina ezberdinetako edukiak uztartu eta arazoak modu kooperatiboan ebazten dituzte. Egiteko modu horrek, ikasleak erdigunean jartzea ahalbidetzen du, ikaskuntza-prozesuaren protagonista sentiaraziz eta irakasleak gidari rola hartuz.

Metodo horren bidez, ikasgaiak desagertu egiten dira, eta horien ordez, diziplinarteko ikaskuntza sustatzen da. Ebaluazioa jarraitua izaten da, eta ikasleek ezagutzak praktikan jarri eta benetako gaitasunak garatzen dituzte.

Egiteko modu horren onurei dagokionez, ikasleek pentsamendu kritikoa garatzen dute, arazoei irtenbide berriak bilatuz. Horrez gain, talde-lana eta komunikazioa bultzatzen da uneoro elkarlanean lan eginez, eta taldekide bakoitzaren ekarpenekin taldea indartuz. Edukiak ere, ez dira modu isolatuan lantzen, diziplina ezberdinen arteko loturak bermatuz baizik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide