Orain arte izandako akordioari jarraipena emateko helburuarekin, Domusa Teknikek eta Kulturaz Kultur kooperatibak beste hiru urterako akordioa sinatu dute. Hauek dira hitzartutako puntu batzuk:
- Kulturaz kultur kooperatibaren kultur dinamika integralean Domusa eta Errezilgo herriaren beharrak integratzea.
- Karteletan Domusa Tekniken logoa agertzea.
- Domusa Teknikek Kulturaz kooperatibak antolatzen dituen ekitaldi guztietako bi sarrera doan jasotzea, bere langileen artean zozketa egin ahal izateko. Urtean 150 sarreratik gora.
- Kultur ekitaldi horietako batzuk Errezilgo herrira bideratzen saiatzea bertako Udalarekin adostutako bilera baten ondorioz: zinema, mikro antzerkiak, kontzerturen bat, edo bestelako diziplinetako ekintzaren bat. Domusa Errezilen kokatzen den kooperatiba da eta herri honi kultur eskaintza oparoago bat eman nahi zaio.
- Transmisioa jorratzeko bidean Errezilgo San Martin herri eskolarekin harremanak egin eta sentsibilizazio, mediazio, ikusgarritasun eta sormen lanketarako kultur transmisio bidea irekitzea. Kulturaz kooperatiba eskolaren beharretara egokituko litzateke.
- Kulturazek Domusa Teknikek eskatzen dizkion ikus-entzunezko txiki edo ertainak ekoiztea eta editatzea.
Hitzarmenak dirauen bitartean, Domusa Teknik-40 MLK lasterketa egunerako sustapenean eta eguna borobiltzeko egitarauan laguntzea antolatzaileei.