Auto bat bidetik atera da Arana Goikoan, eta pertsona bat zauritu da

Ihintza Elustondo 2025ko eka. 10a, 13:48

Bidetik atera den ibilgailua. (Utzitakoa)

Autoaren gidaria suhiltzaileek atera dute ibilgailutik zaurituta, eta Donostia ospitalera eraman dute.

Auto bat bidetik atera da Arana Goikoan 13:20 inguruan. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, suhiltzaileak, anbulantzia, ertzainak eta udaltzainak aritu dira lekuan lanean. Autoaren gidaria suhiltzaileek atera dute ibilgailutik zaurituta, eta Donostia ospitalera eraman dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide