Aner Cuevas Azpeitiko atletak parte hartzen duen Real Sociedad taldeak garaipena lortu zuen atzo arratsaldean, larunbata, Gasteizen jokatu zen 16 urte azpiko Euskadiko atletismo lasterketan.
4x100 metroko proba jokatu zuten Cuevasek eta beste hiru taldekideek (Aner Huertas, Ibai Hilinger eta Omar Salaberria), eta 45.96ko denbora lortu zuten, aurtengo denboraldiko onena Espainiako Estatuan. Gainera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan inoiz kategoria eta distantzia horretan egin den bigarren denborarik onena erdietsi zuen Real Sociedadeko taldeak.