Azpeitiko Korrika batzordearen bilera deitu dute asteazkenerako

Nerea Uranga 2026ko otsailaren 9a

24. Korrikaz Dinamoan egindako bilera, urtarrilaren 29an. (Nerea Uranga)

24. Korrika eta haren bueltako ekintzak antolatzeko bilera egingo dute etzi, 18:30ean, Dinamoa sormen gunean. Azpeititik martxoaren 28an, larunbatez, pasatuko da euskararen aldeko egitasmoa. Eragileetako ordezkariak nahiz norbanakoak bileran parte hartzera deitu dituzte eguna antolatzen laguntzeko eta proposamenak egiteko.

Azpeitiko Korrika batzordea osatzeko etzi, asteazkenez, egingo dute bilera; 18:30ean hasita, Dinamoa sormen gunean. Martxoaren 28an, larunbatez, pasatuko da euskararen aldeko egitasmoa Azpeititik. Korrika herritik igaroko den egun hori antolatzea izango da batzordearen asmoa. Horregatik, herriko eragileetako ordezkariak nahiz norbanakoak batzordean parte hartzera deitu dituzte, antolatu daitezkeen ekintzen proposamenak egiteko.

Martxoaren 28an bi aldiz igaroko da 24. Korrika Azpeititik: Errezildik barrena jaitsita, Domusa Teknik-en parean (15:52) hasiko da Korrikaren Azpeitiko ibilbidea eta Artzubiatik herrigunera sartuko da. Segidan, Damaso Azkue auzotik igarota, Zestoarako bidea (17:00) hartuko du. Gero, Zestoatik Azpeitira etorriko da berriro, eta Madalena auzotik sartuko da Alde Zaharrera 17:52an. Behin herria igarotakoan, 18:32an Azkoitirako bidea hartuko du.

Martxoaren 19an Atharratzen (Zuberoa) hasi eta hil horren 29an Bilbon bukatuko da 24. Korrika.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide