Joxe Mari Iriondo: "Euskararentzat inoiz izan den garairik aberatsena izan zen 1961 eta 1965 artekoa"

Urtzi Urkizu ('Berria' egunkaria) 2026ko otsailaren 17a

Joxe Mari Iriondo. (EITB)

Irratigintzan, euskal kulturan eta kazetaritzan erreferentziazko ibilbidea egin du Joxe Mari Iriondok. Memoriak idatziak dauzka. Eta argi du nori utziko dizkion gorderik dituen grabaketa historikoak. Berria egunkarian argitaratutako elkarrizketa da honakoa.

Kalean ez da giro, eta etxe ondoko kafetegi batean epelago egoten da. Idatziak ditu garai bateko kontu ugari, baina gogoratzen hasiz gero, ñabardura guztiekin kontatzen ditu Joxe Mari Iriondok (Azpeitia, Gipuzkoa, 1938). Loiolako Herri Irratian sekulako lana egin zuen euskarazko saioetan, Francisco Francoren diktaduraren urteetan. Bertso saioak eta trikitikoak, baita euskal musikarien pizkundekoak ere, halako makina bat grabatu zuen bere garaian. TVEn ere aritu zen. Eta EITBn, albistegietan eta ardura postuetan. 2003an erretiroa hartu zuen arren, ez dio idazteari utzi. Euskal kulturaren azken zazpi hamarkadetako entziklopedia hiztuna da Iriondo.

Nola piztu zitzaizun haurtzaroan bertsotarako, irratirako eta musikarako zaletasuna?

Bertsoen lilura umetan sortu zitzaidan. Irratia lehen aldiz 8-9 urte nituela entzun nuen. Nire ama nik urtebete eta 25 egun nituela hil zen. Amonaren etxera eraman ninduten, baina urtero Urrestillara [Azpeitia, Gipuzkoa] ekartzen ninduten Gabonetan eta sanjoanetan. Larrañaga baserrian jaio ginen senide guztiok. Eguberri batzuetan, Telefunken irrati aparatu handi bat erosi zuten gurean. Errezilen, baserri bat azpian hartu zuen luizi batek, eta hori ari ziren kontatzen irratian Basarri, Joxe Arretxe, Maria Dolores Agirre. Euskaraz ari ziren, eta ni harrituta ea aparatu hartan nola sar zitezkeen haiek guztiak. Gau hartan jaiki nintzen, lo ezin egin, eta lau pertsona nola sar zitezkeen han. Irratiko estudio bat ez nuen ezagutu soldaduskara joan nintzen arte.

Marokon egin zenuen soldaduska, ezta?

Bai, Sidi Ifnin. Denbora-pasa joaten nintzen hango irrati estudiora. Gure konpainiako tenientearen alaba aritzen zen irrati hartan.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Berria egunkarian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide