Aurreko ikasturte bukaeran GKS erakundeak Lehen Hezkuntza 5. eta 6. eta DBH 1. eta 2.ko ikasleentzat Esklabatan klase partikularrak emateko asmoa aurkeztu zuen. Azken egunetan asmoa berretsi du banatu dituzten eskuorri batzuen bitartez.
Gu ziur geunden legez kanpo dagoen ekintza bat zela eta udaleko idazkariaren txostena eskatu genuen. Txosten honek erdiz erdi berresten du guk pentsatzen genuena. Ez adin txikikoak (ez adin handikoak) ezin dira sartu legez kanpo okupatutako eraikin batean, baimenik gabe eta proiekturik gabe obrak egin dituzten eraikin batean. Bai udala, bai erabiltzaileak asegururik gabe daude. Beraz, zerbait gertatuz gero, klaseak jasoko lituzketen adin txikiko horiek inongo babesik gabe egongo lirateke. Asmo hau gauzatzen bada, udaleko zinegotzi bezala guk ere gure ardura dugunez, neurriak hartuko ditugu.
Hauteskundetako gure programan Esklabetako ezker hegalean eskuinean egin dena egitea proposatu genuen. Babestutako etxeak (edo antzeko proiekturen bat). Eskubi aldean maizterrek orain hilabete eskas jaso zituzten Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eraiki diren 48 etxebizitza. Baina, zoritxarrez, herrian babestutako etxeen beharra ez da ase. Beste 48 egin daitezke. Eusko Jaurlaritzak berriz lagunduko duela ziur gaude. Beraz, udalari eskatzen diogu lanean has dadila.
Herri proiektu bat azaltzen bazen, babestuko zutela esan zuen alkateak Osoko Bilkuran.
Norena da eraikina? Nor dago agintzen? Norena da ardura? Proposamen hau gauzatzen ez den bitartean, ezin izango dute esan beren esku dagoen guztia egin dutenik.