Ez dago iraultza sexualik iraultza sozialik gabe

Erabiltzailearen aurpegia Eider Agirre 2021ko uzt. 8a, 14:10

Eider Agirrek Urola Kostako Hitza egunkariko Puntuka atalean idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Nola lortuko ditut jarraitzaile gehiago sare sozialetan? Zergatik ez dit honek "atsegin dut" eman? Zer jantziko dut modan egoteko? Sare sozialen garaian bizi gara, sarera igotzen diren argazkien "atsegin dut" kopuruak zure posizio soziala ezartzen duen garaian. Kanon estetikoak jarraitzera behartuak gauden gizarte hipersexualizatu batean, estatus soziala lortzeko bidea ez da uste dugun bezain erraza.

Konpetentziaren kultura nonahi ikus daiteke: gazteak lehian lagun gehiago izateko, sare sozialetan jarraitzaile gehiago izateko edota gehien ligatzen duena izateko. Gaur egun lehiak jarraitzen du, horren atzean badelako onarpen soziala. Onarpen hori lortzera bidean, berriz, determinatuta dauden ezaugarriak garatzen saiatzen gara: edertasun kanon inposatuak, adibidez. Eta hori lortzeko, aspalditik martxan da armategi ideologiko bat, eta horrek gure jokatzeko moduak eta rolak ezartzen dizkigu. Hezkuntzaren, kulturaren eta komunikabideen bitartez, berari komeni zaion eran, bere interesen arabera, hezten gaitu burgesiak. Eta gizarte hipersexualizatu bat sortua du. Gaur egun irudi sexualekin bonbardatzen gaituzte, telesailetan eta kantuetan ez dago sexuaren taburik. Alabaina, ikusten da horrek bultzatutako harremanak, kapitalismoa bezalaxe, biolentoak, lehiakorrak, indibidualistak eta matxistak direla. Horrekin, alde batetik, kapitalismoak sexu merkatu indartsu bat (irabazi ekonomiko ikaragarriekin) lortzen du; eta bestetik, langile klasearen desartikulazioa.

Jarraitu iritzi artikulua irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide