Biblian kontatzen den Babelgo dorrearen kontuak adierazten du munduan hizkuntza bakar bat egotea ideala dela (hizkuntza asko izatea zigorra dela esaten baitu). Bai, hizkuntza desberdin asko dauden mundu honetan, hizkuntzek gatazkak sor ditzaketela eta ama hizkuntza ez den hizkuntza bat ikastea zeinen nekeza den pentsatuta, hizkuntza asko egotea desabantaila dela dirudi.
Baina zerbait polita ere badakar hizkuntza aniztasunak; kultura desberdinak. Hizkuntza bakoitzak bere kultura daukalako. Eta kultur lan bera, hizkuntzaz aldatuz gero, beste gauza bat bihurtzen da. Adibidez, Japonian rakugoa izeneko ahozko tradizioa daukagu. Eta rakugo lan batzuk euskaratuta eman izan ditugu Euskal Herriko zenbait lekutan. Horrek, euskaldunok kanpoko kultur arlo bat ezagutzeko egokiera izateaz gain, beste balio bat ere badu, hau da: rakugo kontalari euskaldunek rakugo lanak euren baitan ederki ondu eta euren mundua sortu dute berriki. Beraz, bi hizkuntzek kultur arlo batean topo egin dutelako, euskararen munduan beste genero bat sortu da.
Hori hizkuntza aniztasunak ekarri duen aberastasuna da.