Han eta hemen

Bestelako presioa

Erabiltzailearen aurpegia Hiromi Yoshida

(Argazkia: PIxabay)

Hiromi Yoshidak maiatzeko Azpeitia Guka aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Martxoan idatzi nuen, islandierak euskarak baino hiztun askoz gutxiago izan arren, desagertzeko arriskurik gabeko hizkuntza dela, bere eremuan ez dagoelako bera baino politikoki boteretsuagoa den hizkuntzarik. Baina benetan ote da hizkuntza segurua? Adituek han daukaten arazoetako bat azpimarratzen dute bereziki: Internet munduarekin behar den bezala eta nahi duten moduan gozatzeko ingelesa behar-beharrezkoa dute. Zergatik? Islandierazko eduki oso gutxi daudelako. 

Hiztun gutxiren artean eduki erakargarri asko sortzea oso zaila da. Arazo hori euskarak ere badu. Otsailean Azpeitiko eta Bilboko Batxilergoko ikasleei inkesta bat betearazi nien, haien euskararen erabilera nolakoa den jakin nahian (eskerrik asko bihotzez lagundu zenidaten guztioi). Espero nuen bezala, Apeitian ikasle gehienak euskaraz bizi dira, baina Bilbon askoz gutxiago. Dena den, gauza batean bat datoz Azpeitiko eta Bilboko ikasleak: Interneten erabiltzen duten hizkuntza nagusia gaztelania da bi kasuetan (gutxi gorabehera %75, bietan). Presio politikoaz gain, beste presio mota bat ere jasaten ari dira hiztun gutxiko hizkuntzak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide