Gaur goizean lanerako bidean, irratian, iragarki batzuen artean, Eusko Labela duten produktuak iada 12 direla entzun det. Hamabi. Gehiago izango zirelakoan nengoen. Hamabi bakarrik al dituk eh? Hamabi.
Borobila zenbakia. Indar haundia duen zenbakia. Berezia. Kuriosoa.
Hamabietan eguna aldatu egiten da. Egun batek lanari utzi eta hurrengoak erreleboa hartzen dion ordua da. Urtea ere bai. Urtea zaharrak ere hamabietan janzten du traje berria urte berri baten hasiera ospatzeko. Eta urtea hamabi zatitan banatuta dator. Hamabi hilabetetan, alegia. Eguna bera ere 24 ordukoa izaki, hamabi orduko bi zatitan banatu ohi dute ordulariek.
Egiptoarrek zenbaki-sistema hamabitarra erabiltzen zuten, beharbada, urteak hamabi ilargialdi dituelako, edo, agian, eskuetan dozena bat hatz-kozkor ditugulako (hatz potoloa kenduta, hiru artikulazio hatz bakoitzeko).
Apostoluak ere hamabi ziren. Eguzkia sisteman dauden planeta kopurua hamabikoa da. Zodiakoa ere hamabi zeinuz osatutako zerrenda bat degu, hamabi konstelazio irudikatuz. Espaziora lehen satelitea jaurti eta hamabi urtetara ilargiratu zen gizakia.
Obuloak, ernaltzen ez bada, hamabi ordu dirau bizirik umetoki barruan. Haurdunaldian umea galtzeko arriskurik haundiena lehen hamabi astetan izaten da.
Amerika ere 1480 ta hamabiko urriaren hamabian deskubritua izan zen historiagileen esanetara. Ardo kaxetan hamabi botila egoten dira. Mari Errauskin hamabietan ziztu bizian atera zen festatik printzeari planto eman eta zapata utzita.
Parixen gaueko hamabietan monumentu famatu askotako argiak itzaldu egiten dituzte (hemengoek zer ikasia badute hortan. Ingurumenak eskertuko lieke).
Herrian bertan 12 Tribu izeneko musika taldea daukagu. Beste musikari batzuen diskoetan ere ikusi daiteke zenbaki hau: Mikel Laboaren Hamabi adibidez.
Bukatzeko, gaur liburuaren eguna denez, zenbait idazlek ere beraien lanen izenburu bezela idatzi dute: Hamabi titare Karlos Linazasorok, Hamabi galdera pianoari Juan Kruz Igerabidek