Biele ISB taldea utzi du Djibril Sakhok, belauneko lesioa dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2025eko azaroaren 4a

Sakho, aurten, etxeko partida batean.

Pibot senegaldarrak "iraupen luzeko lesioa" du belaunean, eta hori hala, ISBk jakinarazi du Sakhok ez duela Azkoiti-Azpeitiko taldean jarraituko.

Djibril Sakho pibot senegaldarrak ez du Biele ISB taldean jarraituko. Dakargo ASC Ville taldetik ISBra aurtengo udan iritsi den jokalariak "iraupen luzeko lesioa" du belaunean, eta hori hala, bi aldeek denboraldi honen amaierara arte zuten kontratua etetea erabaki dute. 

Klubean egon den denboran erakutsi duen profesionaltasuna eta egindako lana eskertu dizkio ISBk Sakhori. Era berean, zorterik onena opatu dio jokalariari bere osatze bidean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide