1954. urtean jaiotako azpeitiarrek, aurten 65 urte bete edo beteko dituztenek, datorren azaroaren 9an (zapatua) ospatuko dute beren eguna. Hain zuzen ere, bazkaltzeko elkartuko dira urte horretan jaiotakoak Loiola Hotelean, 14:30ean.
Bazkarira joan nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena eta bi telefono dituzte aukeran horretarako: 943-15 16 16 (Loiola Hotela) edo 607 167 242 (Antton).