1945ean jaiotako azpeitiarrek, aurten 74 urte beteko dituztenek, azaroaren 10ean, zapatua, ospatuko dute beren eguna. Afaria izango dute egun horretan Kiruri jatetxean, eta otordura joan nahi dutenek 943-81 56 08 telefono zebakira deituta eman behar dute izena. Antolatzaileek lehenbailehen deitzeko deia egin diete kintakideei.