Konfinamendu bete betean, apirilean, jarri genuen martxan Esklabetako oinarrizko produktuen eta elikagaien bankua. Azken hilabeteotan Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan aritu gara lanean, langileon arteko elkartasuna eta langile autoantolakuntza oinarri. Asko izan dira Azpeitian, Azkoitian nahiz Zestoan orain arte gure proiektuari ekarpena egin dioten herritarrak, boluntario lanetan arituz, produktuak dohaintzan emanez edo diru ekarpena eginez. Horiei guztiei esker eta boluntarioen lan nekaezinari esker izan da posible, besteak beste, bankua aurrera eramatea. 500dik gora dira arrazoi desberdinak tarteko Esklabetako bankura jo duten pertsonak, eta horien beharrei erantzuteko ari gara lanean gaur egun ere. Horregatik, gogoratu nahi dugu ekarpena egin nahi dutenek gurekin harremanetan jarri besterik ez dutela egin behar, 688 76 90 47 telefonora deituta edo idatzita. Bideo honetan jaso ditugu orain arte egindakoak eta aurrera begirako asmoak.
Gogoratu nahi dugu bideoan agertzen diren irudiak konfinamendua hasi zenetik gaur artekoak direla, maskarillak derrigorrezkoak ez ziren garaiak barne.
Musika: RO - Anima.