Baditu zenbaki saridunak oinarrizko produktuen bankua hauspotzeko zozketak

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2021ko urt. 6a, 14:44

Gaur eguerdian egin dugu oinarrizko elikagaien eta produktuen bankuko zozketa. Bi lagunentzako asteburu pasa, afaria eta otarrea zozkatu ditugu. Zenbaki sarituak dituztenek urtarrilaren 16a baino lehen jarri beharko dute harremanetan kontseiluko kideekin. 

Atera dira elikagai bankuko zozketako zenbaki sarituak. Aurreneko sariaren –asteburu pasa bi lagunentzat– zenbaki irabazlea 2.504 da. Ordezkoa, aldiz, 1.066 zenbakia da. Bigarren sariaren –afaria– zenbaki saritua 1.546 da, eta ordezkoa, 0396. Hirugarren sariaren –otarrea– irabazlea 2.406 zenbakia da, eta ordezkoa 0887 zenbakia. 

Saritutako zenbaki horietako bat baduzu jarri gurekin harremanetan urtarrilaren 16a baino lehen krisilehengaibankua@gmail.com helbidera idatziz eta kontakturako telefono zenbakia emanez. Ordezko zenbakia baduzu, berriz, jarri kontaktuan gurekin urtarrilaren 17tik 26ra bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide