Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak biharko deitua dugun manifestazioa bertan behera uzteko erabakia hartu du, egoerak baldintzaturik. Halabaina, eguneroko jardunekin eta ekimenekin lanean jarraituko dugu. Honela, biolentzia kapitalistaren aurpegi ezberdinak salatu eta aurre egiteko beharrezkoa den antolakuntza propio eta independentea gorpuztea, ekidin ezinezko eguneroko lana denaren kontzientzia zabaldtzea eta horretara batzeko deia luzatzen dizuegu.
Era berean, burgesiaren ofentsiba ekonomikoaren eta politikoaren aurka, burgesiaren diktaduraren aurka Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 29an Bilbon eta Iruñean deitu dituen manifestazioei babes osoa adierazi eta bertaratzeko deia egiten dugu.
Biolentzia kapitalistari aurre egin!