Eibarko Astelena frontoian aurkeztu zuten jendartean Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS) eta aurrerantzean Mugimendu Sozialistaren erreferente politiko nagusia izango da, bozeramailetza-lanak hartuko dituena. Langileon artean komunismoa hegemoniko bilakatzeko lan politikoa egitea du helburu nagusietako bat.
Antolakundea aurkeztearekin batera, ildo estrategikoari buruzko dokumentu bat argitaratu zuten, estrategia sozialista berria. Orain, Euskal Herri osoko hamaika txokotan izango dira aurkezpen saioak. Azpeitian, zehazki, larunbatean izango da Esklabak Zentro Sozialistan, 11:00etan.