Datorren maiatzaren 25ean Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak eta eskualdeko gaztetxe eta gazte asanbladok egun osoko egitaraua antolatu dugu. Helburuak langile kontrolpeko espazioen zaurgarritasun egoera salatzea eta langileon antolakuntza independentea hedatzera bidean, horiek duten garrantzia azpimarratzea dira.
Izan ere, modu honetako espazioak ezinbestekoak dira irabazi ekonomiko itsuan oinarritzen den sistema kapitalistaren logikari aurre egin, eta elkartasunean oinarritutako gizarte batera bidean pausoak ematen jarraitzeko.
Azken urteetan estatuak Langile Kontrolpeko Espazioen aurkako mekanismoak gogortzen ari dira (okupazioaren aurkako legeak, okuparen figuraren desitxuraketa eta kriminalizazioa...). Esklabak Zentro Sozialistaren, Azkoitiko Gazte Asanbladaren eta Zestoako Gaztetxearen egoerak horren adierazle dira. Esaterako, Esklabetan ur edangarririk ez dago oraindik, Zestoako Gaztetxea desalojo arriskuan dago, eta Azkoitiko Gazte Asanbladak ez du bere jardun politikoa aurrera eramateko gunerik. Hori dela eta, beharrezkoa da egoera hori ezagutarazi eta espazio horiei babesa adieraztea.
Horri lotuta, hainbat ekintza egingo ditugu maiatzaren 25ean. Hasteko, goizean, 3x3 txapelketa egingo dugu Esklabetako atarian, eta ondoren, bazkaria egongo da. Arratsaldean kirol ikuskizunak (pilota, pala...) ikusteko aukera izango dugu Frontoi Txikin. Azkenik, gauean, kontzertuak eta DJak egongo dira Azpeitiko Gaztetxean.
Bazkarirako txartelak Haginpen daude salgai. Era berean, 3x3 txapelketako izen-ematea Haginpen bertan egin daiteke edo 657 644 457 zenbakira idatzita zein kontseiluaurolaerdia@gmail.com helbidean.
Antolaturiko ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Egitaraua:
11:00 3x3 txapelketa Esklabak Zentro Sozialistan (janaria eta edaria egongo da).
14:30 Bazkaria Esklabak Zentro Sozialistan.
17:00 Kirol ikusikiuzna Frontoi Txikin.
20:00 Kontzertuak eta DJak Gaztetxean.
- Ukabil, Iltze eta Jipoituak.
- DJ Traka eta matraka, DJ Murxi eta DJ Irure.