2023-2024 ikasturte politikoak emandakoen errepasoa

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2024ko uzt. 9a, 15:57

Askotariko ekintza eta ekimenak jarri ditu martxan Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak 2023-2024 ikasturte politikoan. Horiek guztiak biltzen dituen bideoa osatu dute.

Aurtengo ikasturte politikoan ere hamaika ekimen eta dinamika egin ditugu. Esklabak Zentro Sozialistaren bosgarren urteurrena; sektore zapalduenen artean elkartasuna saretzeko oinarrizko produktu eta elikagaien eta neguko arropen bilketak; lan baldintzen aurkako erasoaldiari eta prekarizazioari aurre egiteko Laneko Autodefentsa Saretik mundu laboralaren eta lan erreformaren auzian ikerketak; doako eta kalitatezko etxebizitzaren alde Etxebizitza Sindikatuaren sorrera eta errolda sozialaren inguruko lanketa; militante iraultzaileen ibilbidea omentzeko eta gogorarazteko, Pasaiako sarraskiaren 40. urteurrena; familien hezkuntza beharrizanak asetzeko haur eta nerabeentzat doako klase partikularrak; langile elkartasunaren saretzeen erasoen aurrean faxismoaren aurka lehen lerroan egotea; gerren gorakaden aurka eta estatu genoziden aurka Palestinarekiko elkartasun adierazpenak…

Asko izan dira aurten aurrera eraman ditugun ekimenak Kontseilu Sozialistatik. Datorren ikasturtean ere lanean jarraituko dugu ditugun proiektuak indartzen eta berriak sortzen.

Batu Kontseilu Sozialistara!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide