Etxebizitza Sindikatuak ikasturte politiko berriko erronkak aurkeztuko ditu hilaren 26an

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2024ko ira. 20a, 09:07

Etxejabeekin, alokairuarekin, erroldarekin eta bestelako arazoekin laguntzeko prest da aurtengo ikasturtean ere Urola Erdiko Etxebizitza Sindikatua. Hilaren 26an egingo du asanblada irekia, 19:00etan.

Ikasturte berriarekin batera martxan da Urola Erdiko Etxebizitza Sindikatua, eta pasa den ikasturtean bezala, etxebizitzarekin lotutako edozein arazori aurre egiteko prest dator aurtengoan ere. Etxejabeekin, alokairuarekin, erroldarekin eta bestelako arazoekin laguntzeko elkartasuna eta babesa antolatzen, aholkularitza juridikoa eskaintzen eta borroka eta mobilizazioak sustatzen jarraituko du Etxebizitza Sindikatuak 2024-2025 ikasturte politikoan ere.

Etxebizitza Sindikatuan parte hartu nahi edota sindikatuaren beharra izanez gero, irailaren 26an, osteguean, Esklabak Zentro Sozialistan 19:00etan hasiko den asanblada irekirako gonbita luzatzen dugu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide