Datorren astelehenean urtebete beteko da urriaren 7ko palestinar erresistentziaren ofentsiba gertatu zenetik. Ekintza horren aitzakiapean, lehendik ere ohikoak ziren palestinarren aurkako setioa eta errepresioa areagotu egin ditu Israelek. Modu horretan, bonbardeketak, tortura eta gosea eguneroko ogi bilakatu dira Gazan. Gainera, azken asteetan Libanoren aurkako ofentsiba ere abiatu dute israeldarrek, bertan ere heriotza eta beldurra eragiten, eta gerra erregional orokorrago baterako aukerak irekitzen ari dira.
Genozidioaren aurrean, mendebaldeko gobernuek beste aldera begiratzen jarraitzen dute. Gobernu horietan zein Europar Batasuna bezalako instituzio supranazionalen zinismoa argi geratzen ari da horrela. Izan ere, demokraziaz diharduten horiek ez dute pausu errealik eman Israel geldiarazteko. Kasurik onenean, bi aldeen arteko paktu baten beharra azpimarratu dute; zentzu horretan, erresistentzia palestinarraren zilegitasuna ukatzen dute. Jarrera horren aurrean, palestinarren defendatzeko eskubidea eta, esentzian, supremazista eta jazarlea den Israelgo estatuaren sutsipena aldarrikatu nahi ditugu.
Guzti honi lotuta, dei egiten dizuegu Palestinarekin Elkartasuna plataformak larunbat honetan, urriaren 5ean, Bilbon antolatu duen manifestazioan parte hartzera. Era berean, bertara joateko kotxe kedadak antolatu ditugu, 10:00etan Esklabak Zentro Sozialistan eta Azkoitiko Eroski txikian.
Palestinar erresistentzia babestu!
Israel eta bere konplizeei aurre egin!