Egitarau oparoarekin dator Esklabak Zentro Sozialistaren VI. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2024ko urr. 17a, 16:11

Sarrerak Haginpe tabernan edo Urola Erdiko Kontseilu Sozialistaren Instagram kontutik lortu daitezke, 8 eta 15 euroren truke.

Larunbat honetan ospatuko dugu Esklabak Zentro Sozialistaren VI. urteurrena, eta horretarako egitarau zabala osatu dugu. 

11:00etan emango diogu hasiera egitarauari YK Ridersen ikuskizunarekin, ondoren Potx pailazoaren magiaz gozatzeko aukera egongo da. Eguerdian, berriz, bazkaria eta umore saioa izango dira protagonista. 17:30ean emango zaio hasiera boxeo ikuskizunari, eta eguna amaitzeko parrillada eta DJak eta Mutiko&Densoren kontzertuak izango ditugu. 

Azken sarrerak oraindik salgai daude Haginpe tabernan nahiz Instagram kontuan. Goizeko ikuskizunak dohainik izango dira, egun osoko sarrera 15 euro ordaindu beharko da, eta arratsaldekoa, berriz, 8 euro.

Animatu egitarauan parte hartzera!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide