Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, ostiral honetan, azaroak 29, mobilizazioak egingo dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Israel desegitera bidean, harreman oro eten lelopean.
Data horretan, NBEk Palestina bitan zatitzeko egindako planaren 77. urteurrena beteko da. Plan horrek Palestinako lurralde erdia sionistei oparitu zien eta Israelgo estatuaren sorrera ahalbidetu zuen. Mendebaldeko bloke inperialistak interes geopolitiko eta komertzialak asetzeko sortu zuen plana; aldi berean, bloke horren laguntzari esker eragin dituzte sionistek hurrengo hamarkadetako lurren kolonizazioa, hilketak eta herritarren exodoa.
Zentzu horretan, Israel burua galdu duten agintarien kontrolpeko estatu bat baino gehiago da; izan ere, Europako eta AEBetako enpresen eta gobernuen babes komertzial, militar eta diplomatikoa ditu. Ikusi da nola, Israelek inguruko herrialdeak bonbardatu eta Ekialde Hurbileko gerra egoera areagotzen zituen bitartean, mendebaldeko gobernuek eta enpresek estatu genozidarekin negoziatzen eta hura hornitzen jarraitu duten. Halaber, Euskal Herriko enpresa eta bestelako zenbait elkartek ere ez dituzte Israelekin harremanak moztu, eta hura babesten jarraitzen dute gaur egun, armak eta azpiegitura baliabideak bermatuz, besteak beste.
Hori dela eta, egunaren izaera sinboliko hutsean geratzetik urrun, harremanak mantentzen dituztenak seinalatuko ditugu ostiralean zein hurrengo hilabeteetan. Era berean, gatazkaren konponbidea, bi aldeen kolaborazioaren ordez, Israelen suntsipen totala dela aldarrikatuko dugu.
Amaitzeko, dei egiten dizuegu Donostian arratsaldeko 18:30ean gauzatuko den mobilizazioan parte hartzera. 17:00etan hartuko dugu autobusa, anbulategiko geltokian.