Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) manifestazio nazionala deitu du Langileen Nazioarteko Egunerako, Bilbon. Aurten, "Europako estatuen berrarmatzearen eta gerra inperialistaren aurka" mobilizatuko da Mugimendu Sozialista Maiatzaren Lehenean, eta manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak.
Autobusetarako izen-ematea zabalik dago, eta Azpeitiko Haginpe tabernan edo Azkoitiko Dean tabernan egin daiteke. Zestoatik 11:15ean aterako da autobusa eta Azpeititik eta Azkoititik 11:30ean. Joan-etorria 10 euro ordaindu beharko da.