Hilabetero 40 familiari ematen dizkie oinarrizko produktuak Kontseilu Sozialistak

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista

Bihar, larunbatean eta astelehenean egingo ditu Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak ekaineko bilketa handiak. Herritarrak boluntario gisa aritzera edota ekarpen ekonomikoa egitera animatu nahi ditu kontseiluak.

40 familia eta 200 pertsona baino gehiago ematen zaizkio oinarrizko produktuak hilabetero Urola Erdiko Kontseilu Sozialistatik. Bost urteko ibilbide honetan, %60 egin dute gora oinarrizko produktuek, eta hori dela eta, beste behin, bilketa handiak egingo ditu Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako supermerkatuen atarietan ekainaren 13an, 14an eta 16an. 

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak herritarrak proiektu honetan parte hartzera animatu nahi ditu. Horretarako, ES65 3035 0020 5702 0008 5892 kontu korrontera ekarpen ekonomikoa egin ahalko da, edota 688 76 90 47 telefono zenbakira deitu edo idatzi ahalko da boluntario gisa laguntzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide