Urriaren 4an Iruñean egindako manifestazioan argi geratu zen indarrak biderkatu eta Israelen desagerpena aldarrikatzeko unea dela. Horregatik, bihar Donostian gauzatuko diren mobilizazioetara joateko deia luzatzen dugu: 12:00etan Boulevarden zein 18:00etan Donostiako Pio XII plazan.
Gaur bertan Israelen partetik lau palestinar erail izanak erakusten duen bezala, lehenengo fasean sartu den Trumpek Gazarako egindako planak ez du epe luzeko bakerik bermatzen palestinar herriarentzat, izan ere, nola liteke genozidioa burutu duten AEB eta Israelen eskutik etortzea bakerako proposamena? Plan hori iruzur hutsa da, Palestinaren errendizioa lortzeko neurria. Bake proposamenaren benetako helburua zera da, Erresistentzia desegitea eta Gaza kapitalisten gune bilakatzea, non Gazako biztanleria lan indar merkea izango den oligarkiarentzat. Gaza guztiz suntsituta, biztanleak infernuan bizitzen eta Palestinar Erresistentzia ahulduta dauden honetan, negoziaketak ultimatum bat dira, aurkako indar korrelazioa dela medio, genozidioa ala "su-eten" hauskor honen artean aukeratu behar duen herriarentzat.
Gaur, azken urte guzti hauetan esaten ari garen modu berean, beharrezkoa da Israelen suntsipena aldarrikatzea bi estatuen soluzioa aldarrikatzen dutenen aurka; izan ere, Israeleko estatu sionistak izaera kolonialista eta espantsionista du. Guk argi dugu: Israelek bizirik jarraitzen badu Palestina desagertuko da, eta Palestina aske batentzako Israel desegin behar da. Batzuek uste dutenaren aurka, hau esatea ez da Palestinar Erresistentziaren nahiei entzungor egitea; esan bezala, plan hau onartu badu beste aukerarik geratu ez zaiolako izan da.
Hori guztia gauzatzera bidean ekarpena egiteko, konplize guztiak seinaltzea, Israelekin harreman oro hausteko exijitzea eta konplizeei boikota egitea dagokigu. Sionismoarekin mota guztietako harreman politiko zein ekonomikoak eten behar ditugu. Zentzu horretan, graba deialdiek ekoizpena geldituz Mendebaldeko gobernuenganako presio mekanismo funtzioa bete behar dute.
Animatu gure deialdietara.
Palestinar Erresistentzia aurrera, Israel desegin!