Mendi handi bat, edo horma handi bat igotzen ari garenean, aurretik izan direnen aztarnak eta esanak gogoan izan behar ditugu. Dena zaigu baliagarri. Dena izan behar da kontuan. Zailtasunezko horman, bide errezena da bide egokia. Mugimendu errezenez igotzea da kontua. Indarrean aritzean, gordetakoa izan ohi dugu bukaeran. Eta lan gehiegi eskatzen duen pasartetan aurkitzen garenean, arnasa hartu eta aurrera ala atzera aukeren jokabideetan aurkitu ohi gara. Bide luzeetan, jaistea baino errezagoa izan liteke goitik irtetea... Bizitzan ezin da jeitsi. Beti aurrera goaz. Gora goaz... Ziur gora goazela? Paretan galdurik ez ote gaude?
Eskalada hori ez da gaurkoa. Aspaldi sartu ginen "pasarte oker" honetan. Eta COVID hau ez gorako eta ez beherako joeratan direnen mezu bat da. Helikopteroa bidean da! Helikopteroa bidean da!. Diotenena. Bitartean, txiton. Boxala jarri eta txiton. Inork ez dezala beste iritzirik eman. Ematen hasiz gero. Tartea eman, “ensamble” joan behar da eta, tartea eman!. "Paretan ez dago grietarik?", dio batek. Eta bibliografo zientziadunak zera erantzun: "Liburu baten letu diat mendian lotuta eta tartea emanez joan behar dela. Hik esango diek nei!...". Helikopterorik ez da etorriko. Txertaketa nahikorik ez duzu izango. Askatuko zaituenen zai bazaude, zaude lasai. Eskalatzaileak ginen, eta ahaztu egin zaigu.
Zientziari heldurik ditugu gure politikoak eta medikuak. Eta ahazturik dute aurrenetako zientzia araua. "Oker ariturik ezin da zuzenik aurkitu". Edo "emaitza okerra bada, egindakoa ez da zuzena". Edison famatua eroi dezagun zientzialari jaunok. Eta "bonbilla" piztu dezagun. Herritarron sentipena nolakoa dela uste dugu? 0tik 10era, zenbatekoa da zorion maila zuretzat? Apuntatu ezazu zenbakia nonbaiten, mesedez. 0tik 10era arte, zenbateko sufrimendua dago gizartean? Zer osasun maila, hainbeste medikuntzarekin? Zer mailatan errespetatzen dugu bestearena? Zientzien izenean, edo erijilioaren izenean, eskubideak apurtzea zilegi iruditzen al zaigu?
Zientzia, ziur naiz, zuzen-zuzena dela. Ez nik uste dudan zientzia. Edo zientzialari baten zientzia. Zientzia bera da zuzena. Eta dena zientzian dago. Nire gorputzak zientziaz jarduten du, beti zuzen emandakoari erantzunez. Egunero jandakoa gastatutakoa baino gehiago bada, nire genetika zientifikoa tarteko, gizendu egiten naiz. Gorputza ez badut egoki ibiltzen, zientifikoki trakestu egiten da. Nola hasi nintzen, eta zer egin dudan gorabehera, zientifikoki sentipen zuzenean bizi naiz. Emaitza zientifikoa zuzena da. Eta dena, den-dena, zientifikoa da. Zientifikikoki ongi ala gaizki gaude? Zeure ardura da. Horixe da kontu guztia.
Eskalatzeari utzita al zaude? Aurki itzazu eskalatzeko gogoz direnak, eta aurrera. Oso goian gaude paretan. Altuera handiagatik ez beldurrik izan. Etsipeneko esanei ez egin kasu. Zeure zorionaren jabe egin zaitez. Guztiontzako onena zu zorionenean izatea da. Gora begiratu eta sentitu. Gailurra hor dago. Ekin eta jarrai. Barneko poza sortuko zaizu zeure barruan, eta guztiz hartuko zaitu. Uste ez duzun eran. Zeruaren babesan gaude, gau eta egun.