Iriondo & Iriondo

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko abe. 28a, 13:12

Lourdes Iriondo kantari historikoa hil dela-eta, haren pasadizo batzuk datoz gaur egunkarietan. Honatx 'Berria'-n datorrena, Iriondok berak behin kontatutakoa (Joxe Mari Iriondo azpeitiar kazetaria aipatzen du): "Beti gustatu izan zait asko kantatzea. Opera kantatzen nuen, baina gaixotu eta gitarra hartuta hasi nintzen kantatzen. Erdaraz konposatzen lehenbizi, baina Joxe Mari Iriondok esan zidan ea zergatik ez nuen euskaraz abesten, eta hiru edo lau kantu prestatu nituen. Juan Mari Lekuonak egin zizkidan itzulpenak. Lagun batzuk Andoaingo kantaldi batean parte hartzeko eskatu zidaten, eta sekulako arrakasta izan nuen. Ondoren leku askotatik deitu zidaten. Hasieran laguntzeagatik egiten nuen, baina gero konturatu nintzen gauza asko egin zitezkeela". (...) 1965ean eman zuen lehen kantaldia Iriondok, eta euskaraz kantatzeak entzulearengan sortzen zuen harrera "izugarria" zela ez zuen ahazturik. "Jendea gu entzutera joaten zen, baina baita euskaraz kantatzen genuelako ere. Horrenbeste urte hitz egin gabe, eta bat-batean jendearen aurrean horrelako gauzak kantatzea izugarria zen. Gogoan dut behin Zarauzko kantaldi batean Basarri zegoela, eta 'Nire herria' kantatu nuen. Hark esan zidan, beldurrez, nola kanta nitzakeen gauza horiek". Joxe Mari Iriondok izan zuen, beraz, eraginik Lourdes Iriondorengan eta euskal kantagintzan, bide batez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide