Azpeitin? Azpeitiako?...

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko urt. 27a, 10:01

Azpeititik kanpoko lagun asko sartzen da uztarria.com Azpeitiko webgunean iritzia-eta ematera (are gehiago azkeneko gertakariak direla medio), eta askok ez dute ondo deklinatzen Azpeitia. Ezta azpeitiar zenbaitek ere. Azpeitian da (ez Azpeitin), Azpeitira (ez Azpeitiara), Azpeititik (ez Azpeitiatik), Azpeitiko (ez Azpeitiako). Eta Azpeitia (ez Azpeiti).

Hona hemen Aitor Arruti eta Arantzazu Azpillaga Euskal Filologian lizentziatuek Uztarria herri aldizkarian garai batean idatzi zituzten euskara artikuluetan gai horretaz aipatu zutena.

--

Azpeitiko Azpeitian (2000ko ekaina)

"Euskaraz hitzak erabiltzerakoan hainbat zalantza eta buruhauste izan ohi dugu. Euskara idatzian batik bat, askotan ez dugu asmatzen egokia zein den eta zein ez.

Burukomina sortzen digun hitz horietakoa da gure herriaren izena bera ere. Horrexegatik, inoiz ez dugu jakiten ziur Azpeitiako edo AZPEITIKO alde zaharrean ibili garen, Azpeitiatik edo AZPEITITIK irten garen, Azpeitiara edo AZPEITIRA etorri garen... Aldiz, guztiok dakigu MENDIKO haizeak, MENDIRA joateak eta MENDITIK etorritakoan dutxa hartzeak on egiten digutela.

Zer? Mendia zergatik aipatu dugun? Ez da izan Xoxoteko eguna pasa berria delako, ez horixe; MENDIA eta AZPEITIA hitzak berdin deklinatzen direlako baizik. Hau da, batek bukaerako -a galtzen duen kasu beraietan galtzen duelako besteak ere. AZPEITIKO alde zaharrean poteatzen ibiltzen gara gu, oporretan AZPEITITIK irteten gara eta berriro ere AZPEITIRA itzultzen.

Mendi artean bizi garenez, MENDIA eta AZPEITIA hitzak ezkon ditzagun, eta zalantza bat gutxiago izango dugu".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide