Azpeitirako ere balio dute adibideok.
"Gure" haurrak
(Xabier Euzkitze, Noticias de Gipuzkoa
, gaur)
Sahararrek sekulako protokoloa dute elkar ikusten dutenean. Elkarren familiako eta ingurukoez banan-banan galdezka hasten dira, bakar bat bera ere ahantzi gabe: Zer moduz aita? Eta ama? Eta anaia zaharrena? Eta bigarrena? Eta haren emaztea? Eta ? Ordu laurdenez igual ari litezke galdezka eta galdezka, eta berdin jokatzen dute gurekin elkartzen direnean ere. Sahararren artean nomadak izan dira asko, eta, desertuan luzaroan inor ikusi gabe egoten zirenez, ezagunen batekin topo egitean bakoitzaren inguru zabalari buruz galdezka hasten ziren. Gure artean ere ohikoa izan ohi da familiaz galdetzea. Maiz-maiz entzun behar izaten ditugu honelatsukoak: zuek hiru haur dituzue, ala? Baina zuena bakarra Askotan, gehienetan, ez da gaiztakeriaz esana izaten, baina ez dut oso ongi ulertzen gaur egun nola egin litezkeen horrelako bereizketa txatxuak. Gainera, pertsona gazteek egiten dute askotan kontsiderazio atzerakoi hori. Zuena bakarra Aurtengo udan, Ezkaraiko jaietan Tenorio pilotalekuan haurrekin jolasean ari ginela, saltzaile ibiltarien postuetako haur bat hurbildu zitzaigun, bizpahiru urteko mutiko zoragarria. Aurpegierak salatzen zuen nontsukoa zen: Ekuador, Bolibia, Txile, Peru Andeetako jendearen bisaia zuen, edozein gisaz. Gure Garazi, jolasari utzirik, luzaroan begira egon zitzaion, eta azkenean hauxe esan zidan: aitta, ni bezalakoa da!. Arrazoi zuen, gure kolonbiar "Muisca" indigena txikiaren eite berekoa zen. Garazik ere ezagun du ez dela gure alaba biologikoa. Orain urte eta erdi-edo, biok kalean pasieran gindoazela, Zarauzko amona batek xelebre eraso zigun: Hau ez da zuena... Nik ez nion ezer erantzun, Garazik berak erreak-zionatu zuen: Ni Kolonbian jaio nintzen, baina Zarautzen bizi naiz. Gustatu zitzaidan. Errieta-saiorik gogorrenak baino gehiago erasan zion amona gaixoari, mutu geratu zen. Bai, hirurak dira "gureak". Edo gu haienak.