Miren Gorrotxategi: "Zehazki non amaituko nuen ez jakite horrek sormenari bide guztiak irekita uztea ahalbidetu dit"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko urt. 27a, 12:55

Miren Gorrotxategi azpeitiarraren 33 ezkil liburua harrera ona izaten ari da irakurle talde askoren artean. Hori ez ezik, kritika onak egin dizkiote Gorrotxategiren liburuari. Horren karira, eta nobelaren nondik norakoak azaltzeko, elkarrizketa egin uberan.eus-en.

Nobelaren kontestua (maiorazgoa eta bere ondorioak, bereziki) ez da hain aspaldikoa. Gure gurasoen belaunaldiak ezagutu duen giroa dela esan daiteke. Akaso horregatik funtzionatzen du baita fikzioan ere? Kontestuaren oihartzuna ezaguna zaigulako, nolabait esatearren. Amama filmarekin ere antzeko gertatu zen. Bere arrakastaren gakoetako bat hori dela esango nuke, baserri girokoentzat zein kaletar garenontzat ere oso gertukoa egiten zaigulako.

Maiorazko-sistemak berak baino, bizimodu horrek sortzen duelakoan nago interes hori, mendeetan aldagaitz mantendu den baserri-giroak, hain zuen. Amama filmean ere ikusten da nola aldatu den baserria, ulertuta baserria bere zentzu zabalean, bizimodu gisa. Oraindik bizimolde horren aztarren batzuk geratzen diren arren, gurasoen ahotik ezagutu dugun baserri horrek -eta hango ohiturek, balioek eta harreman-moduek-, ez dute jarraipenik. Baserrian hazitako aurreko belaunaldi horiek darabiltzaten hainbat hitz eta esamolde haiekin desagertuko dira, baita mintzaira, gauzak azaltzeko modua ere. Hiritartzearen ajeak.

Herria/hiria, baserria/kalea dikotomiak pisu handia duela zenioen Hegats aldizkarian. Belaunaldi arteko talka ere agerikoa da. Akaso zuk zerorrek zure inguruan ikusi edo bizi izandakotik asko du nobela honek?

Neu ez naiz baserrikoa, baina gertutik bizi izan dut giro hori, etxetik hasita. Herriotan, baserriko eta hiriko bi mundu horien artean bizi garela esango nuke, herrian eta herritarrongan egiten dutela topo bi bizimodu horiek. Beraz, irakurle horiei nobelan zehar agertzen diren hainbat pasarte edo egoera gertuko suertatuko zaizkie, eremu hiritarrago batean hazitakoei arrotz egingo zaizkien arren. Azkenean, kilometro gutxiren barruan errealitate ezberdin asko bizi dugu.

Elkarrizketa osorik, Hitzen uberan-en webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide