Iruñean abiatu ostean, hurrengo geldialdia Azpeitian egingo du Pasaiako Badiak. Soreasu antzokian dokumentalaren hiru proiekzio eskainiko dituzte: urriaren 26an, 29an eta 30ean, hain zuzen.
Pasaiako Badia dokumentalaren xedea da 1984ko martxoaren 22an Pasaian zer gertatu zen kontatzea, eta horren berri ez dutenengana iristea. Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrak, eta Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Isidro Izura Pelu iruindarrak hil zituela Espainiako Poliziak Pasaiako badian.
Urtebeteko ikerketa lanaren ostean, 2016ko maiatzean hasi ziren dokumentala grabatzen Oinatzak Produkzioakeko kideak, On Produkzioakeko lagunekin batera. Orduz geroztik ekarrizketa andana egin dituzte, duela 33 urte Pasaian gertatutakoaz ahalaik eta kontakizun zehatzena lortzea xede. Azpeitian ere aritu ziren grabaketa lanetan, eta Arantxa Isart, Pasaiako segadan hildako Pedro Mari Isart Pelitxoren arrebaren adierazpenak jaso zituzten.