Bertsolaritzaren komunitate funtzioaren inguruko ikerketa egin du Miren Aiertzak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko ira. 3a, 12:05

Bertsolaritzaren erresistentzia funtzioa belaunaldi desberdinetako bertsolari eta bertsozale emakumeen ahotsetatik: ikerketa-ekintza parte hartzailea izeneko ikerketa garatu du azpeitiarrak beste lau kiderekin batera. Proiektuaz hitz egin dute Berria egunkarian.

Miren Aiertza azpeitiarrak bertsolaritzaren komunitate funtzioak aztertu ditu beste lau kiderekin batera; Ane Bengoetxea, Leire Amenabar, Ines Huarte eta Ana Villanuevak dira gainontzeko ikerlariak. Zehazki, Bertsolaritzaren erresistentzia funtzioa belaunaldi desberdinetako bertsolari eta bertsozale emakumeen ahotsetatik: ikerketa-ekintza parte hartzailea izeneko proiektua ondu dute. EHUko Mikel Laboa Katedraren eta Mintzola ahozko lantegiaren proiektu sari bati esker garatu dute lana.

Bost ikerlariak Psikologian graduatuak dira. Graduondoko baten harira elkartu ziren, eta IEPH Ikerketa Ekintza Parte Hartzailearen metodologiarekin aritu dira lanean. 50 lagunek erantzun zioten hasierako galdetegiari, eta hiru eztabaida saio ere egin dituzte aurten. Uztailean aurkeztu zuten prozesuaren emaitza. Besteak beste, ondorioztatu dute bertsolaritzak "zapalkuntzei aurre egiteko joera" duela, "baina baita, horren barruan, komunitate hegemoniko bat sortzekoa ere".

Lotura honetan irakur daiteke Berria egunkariak ikerlariei egindako elkarrizketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide